XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurkatasun hau, honela ulertu behar da: autoindukziozko tentsioak une guztietan duen polaritateak sortzen edo eragiten duen elektroi igiketa, bobinako korronte igiketa aldatzearen aurka dela.

Kalkulu batetako ondoren orokorrean, aipatu dugun aurkakera hau, honela jo behar da: korronte alternoarekiko hariak berak duen ohm erresistentziaz ganera, bobina bera ere erresistentzia gehigarri bat balitz bezela.

Autoindukzioak sortzen duen erresistentzia honi erreaktantzia induktiboa deritzaio eta honela adierazten da: XL.

Korronte alternoa duen bobina baten XL, erreaktantzia ohm-etan neurtua ematen digun formula bat bada: .

X: Bobinaren erreaktantzia induktiboa, ohm-etan neurtua.

: 3,14 zenbaki balioa.

: Autoindukzio koefizientea henry-tan (H); honen balioa, bobinaren zelakotasun bereizieri dagokie (luzera, kiribil kopurua, zer materialetan bildua den e.a.).

ADIBIDEA.

50 Hz. maiztasuna duen korronte bat zerabilkion bobina baten erreaktantzia induktiboa jakin, autoindukzio koefizienteak 3 H balio dituela jakinik: .

Korronte alternoan bobina batek, erresistentzia haundi bat ageri du, berak sortzen duen indukzio magnetiko aldakorrak eragina.

Korronte jarraian bobina batek, bera egina dagon hariaren erresistentzia bera du.

Korronte jarrai batek sortzen duen eremu magnetikoa aldagaitza denez, ez dago indukziozko eraginik.